Ivan Oneka, Gorka Vázquez, India eta Espainia, 2012, 74′

Animazioa, Abentura.

Arraina gorroto duen Opil mutikoaren istorioa azaltzen digu film honek. Haren amak, janari zabor gehiago jan ez dezan, jaki berezi bat eskainiko dio: desioen arraina. Opilek, maitagarrien munduan sinesten ez duen arren, desio bat betetzea eskatuko du: “Nahiago nuke mutante estralurtarrak iritsi eta Lurreko arrain guztiak eramango balituzte”. Hurrengo eguna iritsi arte ez du jakingo desio horren ondorioak zein izango diren.